Portaldeencuestas, inkestak online sortzeko, bidaltzeko eta kudeatzeko softwarea da.

GIDA AZKARRA

  1. ERREGISTRATU ZAITEZ: Inkestak bidaltzen hasteko, lehenengo pausua erregistratzea da. Erregistratzeko hiru datu bakarrik eman behar dira, izena, e-posta eta pasahitza. Hiru datu hauek nahikoak dira hasteko.
  2. INKESTA BERRI BAT SORTU:  
    Inkesta berri bat sortzeko goiko menuan sakatu INKESTA BERRIA loturan. Bi aukera dauzkazu: Inkesta bat hutsetik sortu edo erabili gure eredutako bat.
    Lehenengo kontaktu baterako, errazena eta onena eredu bat erabiltzea da.
  3. INKESTA BERRIKUSI ETA ALDATU: Inkesta web orrian kargatua daukagunean, inkestaren edukia irakurri dezakegu eta gure gustura aldatu, galderak aldatu, ezabatu eta inkestan orri berriak sortu...
    Inkestako edozein elementu aldatzeko, argitzen denean, gainean klik egitea besterik ez da.
    Hauek dira inkesta bat osatzen duten elementuak:
    • Orriak: Inkesta orri desberdinetan banatu dezakezu. Orri hauen barruan, galderak joango dira.
    • Galderak: Mota desberdinen artean aukeratu dezakezu eta ea derrigorrezkoa den galdera erantzutea. Oraingoz eskuragarri dauden galdera motak hauek dira:
      • Testu askea: Erabiltzaileak testu eremu bat dauka nahi duena idazteko.
        ¿Desea hacer alguna sugerencia?
      • Aukera anitzak, Erantzun bakarra: Aukera desberdineko zerrenda bat erakutsiko zaio eta erantzun bakarra aukeratuko du. Nahi izan ezkero, testu eremu bat gehitu daiteke erabiltzaileak berak nahi duena idazteko. Honetarako aukeratu "Erabiltzaileari utzi balio bat sartzen".
        ¿Qué marca de móvil posee ud.?
      • Aukera anitzak, Erantzun anitzak: Aurrekoaren antzera, aukera desberdineko zerrenda bat erakutsiko zaio eta nahi dituen erantzunak aukeratuko ditu. Nahi izan ezkero, testu eremu bat gehitu daiteke erabiltzaileak berak nahi duena idazteko. Honetarako aukeratu "Erabiltzaileari utzi balio bat sartzen".
        Indique temas que ud. considera de interés
      • Zerrenda zabalgarria: Zerrenda bat erakutsiko da "combo" modukoa (zerrenda zabalgarria). Erabiltzaileak, zerrenda zabaldu behar du eta gehien komeni zaion aukera aukeratu. Galdera mota honekin erabiltzaileak ezingo du testurik sartu.
        Indique su edad
      • Galdera bateria (Balorazio taula): Galdera mota hau, galdera multzo batez osatua dago. Galdera hauek taula baten barruan daude kokatuak eta beraien erantzunak zutabeetan erakusten dira. Erantzunak beti berdinak dira galdera guztientzat. Oro har, galdera mota hau gai berdineko galderak taldekatzeko erabiltzen da.
        Por favor, puntúe su grado de acuerdo/desacuerdo con las siguientes afirmaciones sobre su jefe o superior inmediato
    • Erantzunak: Galdera "Testu askea" motakoa ez bada, galderari nahi dituzun erantzun guztiak gehitu ahalko dizkiozu. "Aukera anitzeko" galderetan, erabiltzaileak nahi duen balioa sartzeko aukera ematen du.
  4. ARGITARATU ZURE INKESTA:  Inkesta osatutakoan, sakatu "Hurrengo pausua" botoian eta aktibatu zure inkesta (ez baldin baduzu aktibatzen geroago NIRE INKESTAK sailean aktibatu dezakezu). Nahi izan ezkero inkestaren denbora epeak aukeratu ditzazkezu.
    Bukatutakoan lotura bat emango zaizu zure webgunean jartzeko edo zure kontaktuei e-posta bidez bidaltzeko. Ordaindutako erabiltzailea baldin bazara, inkestatu bakoitzarentzako lotura bat sortu dezakezu, inkestatuak, inkesta behin betetzeko eta datuak fidagarriagoak izateko.
  5. EMAITZAK AZTERTU:  Behin loturak inkestatuei bidalitakoan, inkestatuek inkesta bete ahalko dute eta inkestak bete bezain laster gorde egingo dira emaitzak aztertzen hasteko.
    Inkestak erantzunak gorde bezain laster, NIRE INKESTAK -en ver resultados Erantzunak botoia aktibatuko da. Botoian klik egiterakoan emaitzak jasoko dituzu eta nahi izan ezkero grafikoak ikusi ahalko dituzu.