Portaldeencuestas, inkestak online sortzeko, bidaltzeko eta kudeatzeko softwarea da.

Ohiko galderak / F.A.Q.

Orokorrak

Zer da EncuestaTick?

EncuestaTick online inkestak egin, datuak jaso eta datu hauek tratatzeko tresna da. Dena internet bidez. Azkar eta erraz.

Norentzat da EncuestaTick?

Informazioa bildu behar duten enpresa, profesional eta partikularrentzat. Inkesta bat EncuestaTick-ekin egitearen abantaila, inkesta online egitea da. Inkesta e-posta bidez bidali dezakezu, datuak azkar bildu eta erantzunak berehalaxe ikusi ditzakezu.

Erregistratu ondoren, inkesten ereduak sortzen edo moldatzen hasi zaitezke. Inkesta hauek e-postaz bidali ditzakezu edo zure web gunean argitaratu dezakezu .

Inkestaren hartzaileek inkestak bete bezain laster, erantzunak gorde egiten dira eta inkesten erantzunak ikusi ditzakezu.

Inkesta erraz bat sortzeko, eredu bat erabiliz, 5 minutu nahikoak dira.

EncuestaTick gure aplikazioaren izena da eta hedapen handiago bat bermatzeko PortalDeEncuestas izenarekin beste domeinu batzuk erregistratzea erabaki genuen. Erabaki hau hartzeko arrazoia da, erabiltzaile askori errezago egiten zaiela PortalDeEncuestas izena gogoratzea eta honetaz gain, erabiltzaile askok interneteko bilatzaile bat erabili beharrean zuzenean bilatu nahi dutenaren izena (domeinuaren izena) idazten dutela nabigatzailean.

Labur esanda, PortalDeEncuestas eta EncuestaTick gauza berdinak dira. Gure aplikaziora hurrengo domeinuetatik sartu zaitezke:

Tarifak

EncuestaTick-ekin nahi dituzun inkesta kopuru guztiak sortu ahal izango dituzu eta erantzunak berehalaxe jasotzen hasiko zara dohain. Ordaindutako bertsioarekin, inkestaren itxura aldatu ahalko duzu, inkesta hizkuntza desberdinetan sortu eta erantzunak PDF eta EXCEL-en exportatu ahalko dituzu. Informazio gehiago jasotzeko ikusi Bertsio eta Tarifak.

Inkestatzaileak

Gure zerbitzariek datu guztien segurtasun kopia bat egiten dute automatikoki datuen galera ekiditeko.

Erregistratutako erabiltzaileen e-posta helbideak eta pasahitzak kodetuak gordetzen dira eta beste asmo txarreko erabiltzaile batzuek datuak ez lapurtzeko eta ekintza txarrak aurrera ez eramateko, zenbait segurtasun neurri aurrera eraman ditugu.

Aner-ek, erabiltzaileen datuak ez direla EncuestaTick-etik kanpora erabiliko, ez eta beste norbaiti utziko bermatzen dugu.

Begiratu Bertsio eta Tarifen orrian jakiteko ea planeatua dugun inplementazio hori hurrengo bertsio batean, eta hala ez bada, nahi izan ezkero gomendatu guri inplementazio hori iradokizunen formulariotik.

Funtzionaltasuna erabiltzeko presa izan ezkero, Premium Enterprise bertsioak aurrekontupean aplikazioan nahi adinako aldaketak egin daitezke.

Inkestatuak

Inkesta bat argitaratzen duen pertsonak, inkestak sorturiko datuak dauzka eskuragarri, baino ezin du inolaz jakin nork zer erantzun duen. Lotura bakarreko inkesta (ordaindutako bertsioan) bidalitakoan ere, ezinezkoa da bidalitako kodea inkestaren erantzulearekin erlazionatzea.

Inkestatzaileak inkestatua erantzunekin erlazionatzeko modu bakarra, inkestatuak bere nortasuna salatzea da erantzundako datuen bitartez, edo eta data jakin batean bera izan bada erantzun duen pertsona bakarra. Gauzak horrela, inkestatuaren pribatutasuna, norberaren zuhurtasunaren menpean dago.

Alderdi teknikoa

EncuestaTick-ek ondo funtzionatzeko nahitaezkoa da JavaScript gaitua izatea nabigatzailean. Inkestak argitaratzeko formulategia AJAX (Asynchronous JavaScript And XML)-ekin dabil, erabiltzaileak web orriarekin elkar erabiltzeko tresna berri bat eta JavaScript erabiltzen du.

EncuestaTick gaur egun gehien erabilitako nabigatzaileetan izan da frogatua: Internet Explorer 6, Internet Explorer 7, Firefox, Opera eta Chrome. Begiratu zure nabigatzailearen web gune ofizialean nola egiaztatu JavaScript gaitua dagoen eta nola gaitu ez badago gaituta.

Akatsen bat aurkitu ezkero edo funtzionamendu desegoki bat, erabili Iradokizunen formulategia edo deitu 902 820 64-era. Gure telefono harrerako ordutegia da, Astelehenetik Ostiralera, 9:00 - 13:30 eta 15:00 - 18:30 da.